hoberena... cote basque

Hotel du Palais
Ongizate apur bat Hotel du Palais-en!

La Belle Époque Donostiarra Hotel du Palaisen Historiaak luxua, konforta eta kalitatea maite duten bidaiarien biltoki egin du. Napoleon III eta Eugenia de Montijoren udarako jauregia izan zen. Erresidentzi honek Espainiako Isabel II, Belgikako Leopoldo II, Portugaleko erregeak edo Bismarck kantzelaria erakarri zituen, besteak beste. 1880an, Banque Parisiennek erosia, Kasino bat bilakatu zen eta 1893an gaur egungo hotel ederra dena bihurtu zen.

Artistak, idazleak eta nazioarteko pertsonai ezagunak erakarriak izan dira bost izarretako hotel honen dituen gustu fina eta art de vivre frantsesa. Biarritzeko Grand Plagen bertan kokatua, Hotel du Palaisek 132 gela eta 22 suite eskaintzen ditu, Bigarren inperioko apaingarriekin, garaiko altzariekin edo Frantziako antikuario honenetatik hartua.

Baina bere erakargarritasun handiena Spa imperial da, 3.000 metro karratutakoa. Guerlain produktuen kalitatearekin kontatzen du eta hainbat tratamendu eskeintzen ditu, Shiatsu buruko masaiak, balines, oinpeko reflexologia INGHAM metodoarekin, Chi Nei Tsang masaia txinoa, gorputzeko tratamenduak terrakotarekin eta Urrezko Celine orratzekin akupuntura tratamenduak.

La Belle Époque Donostiarra Negozio edo enpresen bileretarako ere egokia da, bere gela ondo ekipatuengatik eta bere proposamen gastronomikoengatik, Jean Marie Gautier chef ospetsuarekin, edo aisiarengatik, hamaika golf zelai inguruan dituelarik, hoteletik ordu erdi baino gutxigora.
 

HOTEL DU PALAIS- IMPERIAL RESORT & SPA, Biarritz
1, Avenue de l'Impératrice
64200 Biarritz (Frantzia)
Tel. +33 (0)5 59 41 64 00
www.hotel-du-palais.com 

LUJO IMPERIAL PROGRAMA
Errelaxatzeko denbora Hotel du Palaisen dagoen Spa Imperial Guerlainen "Lujo Imperial" programarekin. Ozeano Atlantikoaren alboan goza itzazu 4 gau gehi gosaria eta "Lujo Imperial" programako tratamenduekin, gorputzaren, arpegiaren eta ileareneraberritzea dutelarik helburu, 1.445 eurotatik hasita pertsonako eta gela bikoitzean.
Tratamendueta aparte, "Lujo imperial" programak Spako beste gunetara sartzeko aukera ematen dizu: Ur gozoko pistina korrientez kontrako igerian, hamman, sauna, cardio-fitness gela, Pilates estudioa eta Salon de te Eugenie.

 

 

<< Atzera <<

Kutxa Renfe

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player