Azokak eta kongresuak
KONGRESUEN JAUREGIA, KURSAAL
Rafael Moneoren obra arkitektoniko ikusgarria. Kantauri itsaso parean kokatuta, hiriko kultura eta kongresu aktibitateen erdigunea da eta urtero 300 ekintza eta 600.000 ikusle baino gehiago biltzen ditu.

Murgildu zaitez beira zeharrargitsuzko bi kuboetan eta utz ezazu bertako espazioen balio-aniztasunak harritu zaitzala: 1806 pertsonentzako edukiera duen Auditoriuma, bilera aretoak* eta erakusketa eremuak.
Era guztietako kongresu, konbentzio, jarduera, azoka, kontzertu eta ikuskizunak ospatzeko toki berezi eta aproposa dela konproba ezazu. 10 urteko ibilbideak eta Kudeaketaren Bikaintasunari emandako Zilarrezko 'Q'eta ISO 9001:2000. kalitate ziurtagiria bezalako sariek bermatzen dute Kursaalen esperientzia. Gainera, estatuan, Irisgarritasun Orokor Ziurtagiria jaso duen lehen kongresu jauregia da.
Informazio gehiago :
www.kursaal.org
FICOBA
Ficobak, Gipuzkoako Erakustazokak, joan den 2003ko urriaren 9an ireki zituen ateak Irunen. Donostia-Baiona eurohiriaren erdi-erdian kokaturik, Ficobaren helburua da Europar Batasuneko mugaz gaindiko lehen erakustazoka izatea lortzea, eta gainera inguruko ETEek produktuak erakutsi ditzaten eta merkatal harremanak izan ditzaten girorik aproposena erdiestea.
Informazio gehiago::
www.ficoba.org

