haurrekin

Donostian familiarekin egonaldi bat egitea momentu atsegin bat bihurtu daiteke, non haurrak gozatu dezaketen hiri honek eskeintzen dituen hainbat ekintzekin eta bitartean gurasoak beraiekin dabiltzala. Ondoren horietako adibide batzuk ematen dizkizuegu, baina plana ondo egiteko, Donostia Turismora gerturatzean gomendatzen dizuegu, Reina Regente kalea, 3, eta bertan informazio guztia emango dizue.
Aquarium
100 urte egin berri ditu eta berri berria dago. Donostiako portuaren ixkinean dago, Carlos Blasco de Imaz plazan, eta haurrei itsas bizitzako adibide erakargarrienak eskeintzen dizkie benetako arraiekin, nabegazioaren historia, 360 graduko tunel bat, bertan marrazoak eta beste zenbait espeziek inguratzen dituelarik edo itsas barreneko pelikulen proiekzioak bere auditorioan. www.aquariumss.com
Programazio kulturala
Kursaalean zein hiriko antozki ezberdinetan edo gune kulturaletan normalean ekintza eta emanaldi ezberdinak antolatzen dira, hau guztia txikiei zuzendua. Hiriko egonaldian ziurrenik horrelako emanaldi batera gerturatzeko aukera izango dela. Hoberena Donostia Turismora gerturatzea izango da, bertan informazio osoa izango dute eta.
Igeldoko atrakzio parkea
Klasikoetan klasikoena, parke hau, beste garaietako airea duelarik, bere erakargarritasuna eskeintzen du eta bere terrazetatik Kontxako badia ikus daiteke. Bertara gerturatzeko, nahiz eta kotxean joan daiteke, beste aukera on bat funikularra erabiltzea da. Garraio honek, aurreko mendeko hasieran eraikia, Igeldo mendia Ondarretako zonarekin komunikatzen du (bere geltokia tenis pisten atzean dago) eta hau erabiltzeak izugarrizko esperientzi ahaztezina dakar, mantso mantso igotzen baitu, bisitariari bista eder batzuk eskeiniz, hau aldatuz dijoalarik, parkera iritsi bitartean. Behin goran egonda, mendi errusiarrak destakatzen du, zati batean, izugarrizko labarra dagoelarik. Nostalgikoenentzat, poneyen ibilaldia edo "Ibai misteriotsua" geratzen dira.
Parkeak eta lorategiak
Donostia ingurune berdeez betea badago ere, hauetako batzuk destakatzen ditugu haurren gozamenerako. Gune hauek zentrukoak dira, haurrentzako ekintzak egoten dira gehienetan, beraien bisita goiz edo arratsalde batean egin daitezkelarik. Ibilalditxo bat egiteko tokiak dira eta beraien inguruak dituen bistez gozatzeko. Cristina Enea da Donostiaren birika berdea, Renfeko estazioaren atzean dagoelarik. Urgull berak ere hiriaren paisaia berde eta naturalaren parte da. Bere babeslekuak, oraindik ondo mantentzen direlarik, haurrentzako ekintzak egiten daitezke eta baita historia jakin. Hiriaren goikaldean, Ayeteko Jauregia aurkitzen da, bere lorategiek laku, haitzulo eta kaskadak dituelarik, Pierre Duchase diseinatua. Hauetaz gain, Donostiak beste hauek ere eskeintzen ditu: Alberdi Eder, , Santa Catalina, Zaragozako Plaza, Ondarreta edo Miramar.
Gipuzkoa Plaza
Donostiar guztien bihotzean plaza eder eta gustagarri hau, erromantizismo eta xarmaz betea du. Esan daiteke baso ingles txiki bat bezala dela, hirian kokatua. Ducassek diseinatua hau ere, bere landarediaz gain, laku txikiak eta bertako zisne eta ahatak gailentzen dira, txikien gozamenerako. Egurrezko zubi batek banatzen du, igelbelarren bizilekua delarik. Gabonetan, jaiotza handi bat jartzen da bertan, neurri naturaleko figurekin parke osoan zehar.

