ezinduak

Ezintasunen bat duten milioika lagunen onerako, zientzia eta teknologia ahaleginak bateratzen ari dira
egunez egun, haien bizitzara gero eta ongizate handiagoa eramateko eta turismoaren munduak ere zeresan
handia du errealitate horretan. Ildo horretatik, ADAPTA TALDEAk erantzun integrala diseinatu eta garatu du.
Matia Taldea erreferentzia da Gipuzkoan adineko pertsonei eta ezintasunak dituzen pertsonei laguntzen.
Haren baitan sorturik, ADAPTA TALDEAk behar besteko esperientzia profesionala eta etorkizun-sena ditu,
mundua beren beharretara egokitzea behar duten pertsonei
irtenbideak eskaintzeko.
ADAPTA TRAVEL
Adapta Travelek aukeraz betetako mundua
eskaintzen die bidaiatzeko modu berri bat behar dutenei.
Orain, nolabaiteko ezintasuna duten pertsonek eskaintza turistiko
integrala dute eskura, kalitate handikoa eta guztiz espezializatua.
Eskaintza horri esker, Gipuzkoa eta Euskal Herria munduko puntako
helburu turistikoen parean jarriko dira.
Irudimena eta profesionaltasuna bidaide direnean, edonora heldu
daitezke. Horren erakusgarri dira ADAPTA TRAVELek eskainitako
zerbitzuak: ostatuak, aisialdiko eta kulturako programak, jatetxeak,
laguntzeko zerbitzu guztiak. Zerbitzu horiek, gainera, Matia taldearekin
elkarlanean eskaintzen dira, erakunde aitzindari horrek 120 urte baino
gehiago eman baititu nolabaiteko ezintasuna duten pertsonentzat
lanean.
ADAPTA TALDEA
Usandizaga,6
20002 Donostia
943 22 41 45
www.grupoadapta.com

