irteerak

Marrakech
Majorellen lorategietako urdinak.

MarrakeshMajorellen lorategia, Marrakech-eko lorategi botaniko bat da. Jacques Majorellek diseinadoreak diseinatu zuen 1924an, Maroko Frantziaren menpean egon zeneko garaiean.

Jacques Majorelle

1919an Marrakechen bizitzen jarri zen, orduan Frantziaren menpe zegoela, bertan argien, koloreen, usaien, soinuez, arkitekturaz, biztanleez, zokoaz, kasbahez... maitemintzen delarik.

Marrakesh1922an Marrakecheko palmadiko alde batean zeuden palmerak erosi zituen, non 1931an, Paul Sinoir Arkitektoak, Art Deco estiloko txaleta egin zuelarik, berrikuntzez betea, Le Corbusier eta Marraketxeko Badiako Jauregian inspiratua. Lehen pisuan bere bizilekua dago, eta azpian bere dekoratuak egiteko tailerra.

Botanikaz maitemindua, bere txalet inguran lorategi botaniko bat egin zuen, giro ezberdinekin, bertan ehundaka txori ibiltzen direlarik. Lorategi hau arte bizia mugimenduan egotearen adibide bat da, landare exotiko eta bere munduko bidaietako espezie arraroak: Kaktus, yuccak, nenufareak, nympheak, jazminak, bougainvilleak, palmerak, kokoteroak, bananeroak, bambuak... eta iturri, ur txorrotak, zeramikazko jarrak, alamedak, pergolak dituela apaingarri gisa.

1937an artista honek kolore urdina egiten du, itsas osteko kolore urdina, intentsoa eta argia: Majorelle urdina, bere txaleteko paretak margotu zituen kolore honekin, ondoren bere lorategi guztia, publikoari irekia 1947tik aurrera.

Kotxe istripu baten ondorioz, Majorelle Parisera joan zen, non bertan desagertzen den. Lorategia abandonaturik geratu zen.

MarrakeshYves Saint-Laurent
1980an Yves Saint-Laurent eta bere lagun Pierre Bergé«Association pour la Sauvegarde et le Rayonnement du Jardin Majorelle» eratu zuten, txaleta eta lorategiak berreraikiz eta autorearen espiritua emanez, lorateko espezieak 135etik 300 baino gehiagora pasaz. Etxebizitzaren bizitzeko tokia mantentzen dute, bizi pribaturako eta tailerra arte islamikoko museo bat bilakatzen dute, turismoari irekia edo bere kolekzio pertsonala erakusten dute Magreb arte islamikokoa, Ekialde hurbilekoa, Afrika eta Asia: Bitxiak, armak, oihalak, alfonbrak, egurrezko estaldura, buztingintza, Arabiako zeremika, telak eta artistaren marrazkiak...

Gaur egun, lorategia 20 lorezainez zaindua dago eta Marrakecheko turismo erakargarritasun handietako bat da.

 

 

<< Atzera <<

Kutxa Renfe

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player