irteerak
Wimbledon
Etxe baxuetako eta zuhaizpetako espazio erresidentziala.
Londres bisitatzea urteko edozein garaietan gozamen handia da sentimenduentzako. Bere gauza erakargarriak ikusteaz gain, negu honetarako bisita bereze bat gomendatzen dugu, ez bakarrik kirol eta tenis zaleentzat bakarrik. All England Lawn Tenis Club ezagutzea da, Winbledoneko lehiaren tokia.
Londreseko Hegomendebaldean kokatua, Wimbledon auzoa zona erresidentzial bat da, etxe baxuz osatua, zuhaitzak eta izen bereko parke handi bat. All England Clubeko sarrerak zirrara sortzen du eta ez tenis txapelketa zaharrena eta ospetsuena delako. Tono berde ilun eta purpuratan, klubeko ofizialak, bere pista zentraleko estrukturetan sartzen dira, Court Central, tapatua orain dela gutxi bertako eguraldiarengatik.
Urte osoan zehar kluba txapelketa hau jolasteko preparatzen da, bi astez ekaina - uztaila bitartean eta Grand Slameko hirugarren tokia hartzen duelarik. Horretarako bere pistak oso ondo zainduak dira, lorezain asko baitaude hau zaintzen, belar guztia altura berean egon daitezen, teniseko praktikan arazorik egon ez dadin
Bertatik paseatzeak tenisaren historian barneratzea da. Pista hauetan irabazi dute Pete Sampras eta William Renshaw, zazpi aldiz, Björn Borg eta Roger Federer bost aldiz edol John MacEnroe hirutan. Nesketan berriz, Martina Navratilova gailentzen da, bederatzi tituluekin, sei jarraian izanik.

